Itxi

telebista

22:3ean

Boxeoa, lorezaintza eta sukaldaritza, gaur gauean, 'Como Pez en el Aguan'n

EITB

Maribel Salas, Gorka Aginagalde eta Anjel Alkain aktoreek beste lanbide batzuk probatuko dituzte 22:30ean hasiko den umorezko saio honetan.

Gaur gauean, Anjel Alkain, Maribel Salas eta Gorka Aginagalde 'Como Pez en el Agua' umore saioaren atal berri baten protagonista izango dira ETB2n. Hirurek aktore lana alde batera utzi eta ofizio berri bat ikasiko dute.

Gorka lorezaina izango da Gipuzkoako lorezaintza zentro handienean. Anjel, bere aldetik, Fernando Canales sukaldariaren partaidetzari esker, chef moduan arituko da Bilbon. Bitartean, Maribelek Muai Thai-a ikasiko du eta boxeolari bihurtuko da Barañainen.

Protagonista bakoitzak lantoki berrian izango duen nagusiaren balorazioa jasoko du, baina kritikarik zorrotzenak bere lagunen eskutik etorriko zaizkio. Izan ere, bakoitzaren bizipenak sofa batean eserita ikusiko dituzte elkarrekin eta bata bestearen lanaren gaineko iritzia emango dute umorea galdu gabe.

'Como Pez en el Agua' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.


="all" />