telebista
Zinema ETBn
'Bajo sospecha' filma eskainiko du ETB2k gaur gauean
A.A. | eitb.eus
Morgan Freeman eta Gene Hackman ditu protagonista Stephen Hopkinsek 2000. urtean filmatutako pelikulak.
Gaur, irailak 16, Bajo Sospecha filma emango du Euskal Telebistak bigarren katean, 22:00etan hasita. Morgan Freeman eta Gene Hackman protagonista dituen polizia istorio bat da.
Henry Hearst izeneko abokatuaren azalean sartuko da Gene Hackman. Festaz festa lasai zebilen gizona da, baina Victor Benezet (Morgan Freeman) poliziak deklaratzera deituko du. Izan ere, Hearstek neskatila baten gorpua aurkitu zuen eta poliziari abixua eman zion. Hasiera batean, gorpua nola aurkitu duen soilik kontatu beharko du, baina deklarazioan kontraesan ugari aurkituko dituzte poliziek eta, azkenean, hilketaren susmagarri bilakatuko da abokatua.