telebista
El Conquistador-en castinga
Eider Rojas, edozerri aurre egiteko prest
Onintza Aiestaran
EITB
Eider Rojasek txakurrak oso gustuko ditu eta karaten aditua da.
Txakurrak oso gustuko ditu eta etorkizunean beraiekin lan egitea gustatuko litzaioke. Egunero txakurrarekin bi orduko paseoa egitera irteten da eta 11 urtez karate egin du. Bere ahultasunetako bat hotza izan daitekeela uste du, baina aukeratuetako bat bada, oztopoak-oztopo, beti aurrera egingo lukeela dio kaleratzen duten arte. Bere hitzetan ez litzateke ezertan gailenduko, baina denean lagunduko luke. Eider edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.