Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Esther Monje, Korta eta Juanitoren arteko nahasketa

Onintza Aiestaran

EITB

Esther Monje oso lehiakorra da eta hainbat kiroletan lehiatu izan du.

Gaurko hautagaiaren izena Esther Monje da.&' || 'nbsp;Esther lehiakorra da jaiotzez. Press de banca modalitatean lehiatzen du eta hiru urte daramatza spinning egiten. Oso indartsua da fisikoki eta mentalki eta lehiakortzat du bere burua. Korta eta Juanitoren arteko nahasketa dela dio berak. Goseak ez dio beldurrik ematen, lehiaketa bat prestatzeko oso dieta zorrotza egin behar izan baitzuen. Igerian egiteko mugak dituela dio eta hor egon daitekeela bere ahultasuna. Esther edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.