telebista
22:30ean
Gipuzkoako gastrotekak, gaur, 'Juego de Cartas' saioan
A.E.|EiTB
Morotxita, Danontzat, Khaki Campbell eta Xera Gastroteka bisitatuko dituzte.
'Juego de Cartas' lehiaketan, aste honetan, gastrotekak izango dituzte jomugan. Gipuzkoako lau gastroteka arituko dira nor baino nor gehiago.
Hasteko, Donostiako Intxaurrondo auzoko La Morotxitan izango dira. Bertako jabeak, Flavia Galanek, ohiko kroketarik ez dutela egiten adieraziko du.
Hurrengo geldialdia Hondarribian egingo du programako fugonetak, Gorka Irisarriren Danontzat gastrotekan. Bertan, bezeroaren nahi eta gogoak asmatzen saiatuko dira eta hori kontuan izanda prestatuko dituzte platerak.
Donostira itzuli ondoren, Grosera kasu honetan, Berta del Barrioren Khaki Campbell negozioan izango dira. Edariekin pintxoak doan jartzen dituzten leku bakanetakoa da.
Amaitzeko, Errenterian izango dira Iker Colinoren Xera Gastroteka ezagutzeko. Sukalde sekretu guztiek dute lekua bertan. Sukaldea, hain zuzen ere, guztien bistan du gastroteka honek.
'Juego de Cartas' astelehenean dago ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.