Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados', arratsaldean, Sunbillan

EITB

Ander Gonzalez Sunbillako inguruak ezagutuko ditu eta bertako biztanleen eskutik, gastronomiarekin lotutako hainbat istorioen berri izango du.

'Historias a Bocados' saioan Ander Gonzalez Sunbillan izango da gaur, eta bertako biztanleen eskutik, sukaldaritzarekin lotutako hainbat istorio ezagutuko ditu.

Hasteko, Jesus Mari Jorajuria 70 urteko auzokidearekin izango da Ander. Jesus 17 urte zituenean Estatu Batuetara joan zen, eta bost urte eman zituen artzain lanetan Kalifornian, eta beste lau, Wyoming estatuan, eraikuntzan lanean. Jesus Marik hainbat bizipen kontatuko dizkio Anderri, indaba-jana prestatuko duen bitartean.

Arkaitz Bizentek ere, ardiak ditu eta Idiazabal jatorri-deiturarekin ekoizten du gazta. Lizun gaztategira eramango du Ander eta bertan, produktua etiketatzen lagunduko du sukaldariak. Gainera, hainbat sari irabazi dituen gaztategi honen gazta sorta dastatuko du.

Subillako Ariztigain kanpina oso ezaguna da. Mari Koro Pascual eta bere senarra dira jabeak, eta Anderri kanpinaren instalazioak erakutsiko dizkiote. Bertan, Sunbillako gastronomiaren produktu tipikoa dastatuko du Anderrek, kanutilloak.

'Historias a Bocados' igandean izango da ikusgai, 20.00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista