Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Jonathan Cuadradok gipuzkoarren maila hobetu nahi du

Onintza Aiestaran

EITB

Lezoar honek abentura kirolak gustuko ditu.

Gaurko hautagaiaren izena Jonathan&' || 'nbsp;Cuadrado da. Abentura kirolak gustuko ditu eta bere kontura txangoak antolatzen ditu taldeekin. Kirola gustuko du eta oso ekologista da. Ez da lezoarrik joan programara eta parte hartzen lehena izan nahi du. Halaber, parte-hartzaile gipuzkoarren maila igo nahi du, beti bilbotarren azpitik geratzen direla uste baitu. Bere izaera medio harro itxura ematen duela dio eta ez dituela inoiz bere sentimenduak azaleratzen. Jonathan edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.