telebista
El Conquistador-en castinga
Pablo Orbe, besteei laguntzeko grina duen fededuna
Onintza Aiestaran
EITB
Denbora librean lagunekin irteten da, kirola egiten du eta behar dutenei laguntzen die.
Gaurko hautagaiaren izena Pablo Orbe da.&' || 'nbsp;Enpresa ikasketak egiten ari da eta denbora librean lagunekin irteten da, kirola egiten du eta behar dutenei laguntzen die. Hala, jantoki sozial batera joan ohi da etorkinei jaten ematera eta pasa den Aste Santuan immigranteekin egonaldia egin zuen Berrizen. Fededuna da eta Jesus asko miresten du. Halaber, sinesmen-monitorea da Askartza ikastetxean. Hainbatetan bere ekintzak eta pentsatzen duena bat ez datozela onartzen du. Hala ere, programan parte-hartzeko aukeratua bada, sentitzen duena islatzen saiatuko dela dio. Pablo edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.