telebista
21:00etatik aurrera
'Eibar Kantuan' eta 'Trío Medianoche Eibarren', gaur gauean, ETB1en
EITB
Eibarren garai batean kaleetan abesten ziren Hegoamerikako abestiez gozatuko dugu lehendabizi, eta Trío Medianoche taldearen kontzertuaz ondoren.
Bi emanaldi berezi eskainiko ditu ETB1ek gaur gauean, 21:00etatik aurrera, 'Oholtzan' saioaren barruan: 'Eibar Kantuan' eta 'Trio Medianoche Eibarren'.
Hasteko, Eibarren garai batean kaleetan abesten ziren Hegoamerikako abestiekin osatutako jaialdia izango da ikusgai. Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Mariatxi Musika Eskola, Mikel Urkola, Saras y Lisol, Voces y Cuerdas, Duo Plaentxi eta Trio Medianoche taldeek parte hartuko dute. Eskainitako abestien artean, 'Una manera tonta de vivir', 'Romántico y soñador', 'Una copa más', 'Recuerdos de ti', 'Canción de mariachi', 'Plegaria Guadalupana', 'Soldado de levita', 'Mujeres divinas', 'Como un bolero', eta 'En mi viejo San Juan' izango dira, besteak beste.
Ondoren, Eibarko Trio Medianoche taldeak Nuestras pequeñas cosas bere bigarren diskoa aurkezteko Coliseo antzokian eskainitako emanaldia izango dugu ikusgai. Bernardo Aguilerak, Pedro Bartrak eta Jesus Maria Bastidak osatzen dute Trío Medianoche.