Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Jose Manuel Palacios, eraikuntzako langile artista

Onintza Aiestaran

EITB

Bere denbora librean zaldian ibiltzen da eta eskalada eta kainoi jaitsiera egiten ditu.

Gaurko hautagaiaren izena Jose Manuel Palacios da.&' || 'nbsp;Eraikuntzan lan egiten du eta bere denbora librean zaldian ibiltzen da eta eskalada eta kainoi jaitsiera egiten ditu. Halaber, perkusioa jotzen du flamenko estiloan. Bere iritziz, programako probetan mendoitz edo amildegi batean bezala sentitu daiteke. Ez dio beldurrik esfortzu fisikoari, bere eguneroko lana oso fisikoa baita. Grazia duela dio eta baita ulerkorra dela ere. Jose Manuel Palacios edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.