telebista
ETB2n
Samaniego, 'Historias a Bocados' saioan, 20:00etan
A.E.| EiTB
Arabako Errioxako herri honetako sukaldaritza kontuak ekarriko ditu Ander Gonzalezek.
Ander Gonzalezek Samaniego herrira bisita egingo du gaur, 'Historias a Bocados' saioan.
Samaniegon ardoak garrantzi handia du, Arabako Errioxa guztian bezalatxu. 'Historias a Bocados'eko kontu gehienek eta bertako biztanleek mahasti eta upategiekin dute zerikusia.
Luis Larrea Bartolo orain dela 67 urte jaio zen eta ardoa izan da bere bizitza guztiaren ardatza. Lurrazpian duen upategia erakutsiko dio Anderri, bera bizi den auzoan, Matarredon, askok dituze lurrazpian upategiak.
Ostatu upategien sortzailearekin egongo da Ander Teo Sainz de Samaniegorekin. Berak jarriko du ardoa eta Anderrek, berriz, kokotxak pilpil erarara.
Ardoa ez da dena Samaniegon. Gozogintzak ere badu lekua. Bizkunde igandean ohitura da roskillak egin eta jatea. Anderrek probatzeko aukera izango du, nahiz eta Aste Santua ez izan. Juana Navaridasek egingo ditu, baina aurretik honen izebarekin, Regina Berganzarekin, oilotegitik beharrezkoak diren arraultzak hartuko ditu.
'Historias a Bocados de Samaniego' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.
>