Itxi

telebista

09:00etan

Frank Dolosor kazetaria, gaurko 'Egun On Euskadi'n gonbidatu

EITB

Horrez gain, Itziar Irazabal, Felix Iriarte eta Patxi Gaztelumendi solaskideak arituko dira saioan.

Gaur goizean, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Frank Dolosor kazetaria izango du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian gonbidatu. Hitzorduan zehar, Euskal Hirigune Elkargoak bete berri duen lehen urtearen errepasoa eta balorazioa egingo dute, eta Iparraldeko gaurkotasuneko gaiak aztertuko dituzte, besteak beste, presoen gerturatzearen inguruko azken ordukoa.

Horrez gain, Itziar Irazabal, Felix Iriarte eta Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak solasaldirako mahaiaren inguruan bilduko dira.

'Egun On Euskadi' gaur izango da ikusgai, 09:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.