Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Bengoetxea VI-Larunbe / Olaizola II-Imaz, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Gasteizen jokatuko den Binakako Txapelketako partidaz gain, Donostiako Nazioarteko Krosa ere zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Pilota

    Pilota

Zubietako hipodromoan izango dugu igande honetako lehen kirol hitzordua. Donostiako Nazioarteko Krosa zuzenean jarraitu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en 12:25ean hasita Juanan Legorbururen kontakizunarekin. Xabier Leibar eta Xabier Andueza izango ditu lagun.

Bigarrena, berriz, Gasteizko Ogueta pilotalekuan. Hiru partida hauek osatuko dute emankizuna: Retegi-Merino / Mendizabal III-Tolosa, Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Olaizola II-Imaz eta Promozio Txapelketako Peña-Erasun / Etxeberria-Jaunarena. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Bestalde, birritan zabalduko dute herri kirolen tartea: 11:00etan, goma gaineko (600 y 540 kg) Euskadiko Sokatira Txapelketa eskaintzeko, eta 16:00etan, Eusko Label sariko Larretxea-Larrañaga / Vicente-Saralegi aizkolari norgehiagoka eskaintzeko. Goizeko emanaldia Juanan Legorburuk gidatuko du Jose Luis Garaiar lagun duela, eta arratsaldekoa Ibon Gaztañazpik Jose Etxebesterekin batera.