Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' saioa Morgan izango da gaur

A.E|EiTB

Ander Gonzalezek Bustuarialdean dagoen Morga herriko bizilagunen kontuak bilduko ditu.

  • Ander González, Idiazabali eskainitako saioan. (Argazkia: EiTB)

    Ander González, Idiazabali eskainitako saioan. (Argazkia: EiTB)

'Historias Bocados' saioa Busturialdeako Morga herrian izango da gaur, Gernika-Lumo eta Mungia artean sukalde kontu bila.

Borja Gonzalez topografoa da lanbidez, baina Ander Gonzalez aurkezleari dituen astoak erakutsiko dizkio. 46 ditu guztira, eta gehienak, 31, Morgan negutegi gisa egokitu duen landa batean ditu.

Kalori asko izatea du bereizgarri Bizkaiko alderdi honetako sukaldaritzak. Benito Apaolaza morgarrak txorizoa eta saiheskia prestatuko ditu parrillan. Jatordua aprobetxatuko du Benitok, Morgan, Pakistanen eta beste zenbait lekutan bizitakoa kontuak berritzeko. Hain zuzen ere, nerabe zela, Pakistanen gerra ezagutu zuen bertara merkataritza-ontzian iritsi zenean.

Elena Kortabarriak eta Oskar Bastisak istorio gehiago ekarriko dituzte. Gasteizko bikoteak hiritik herrira jauzia eman zuen baserri giroak eskaintzen duen lasaitasunaz disfrutatzeko. Biak banketxeko langileak dira eta eguneko jarduna amaitu ondoren beste behar 'izpiritualekin' betetzen dute denbora.

'Historias a Bocados de Morga' gaur dago ikusgai 20:00etan eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista