telebista
ETB2n, 00:30ean
'Chiloé, Una Aventura Ultra Trail' Nikaraguan izango da gaur gauean
EiTB
Zigor Iturrietak Ometepe uharteko Fuego y Agua 105 kilometroko ultratraila egingo du.
-
Chiloe Nicaragua
Gaur gauean, 'Chiloé, Una Aventura Ultra Trail' saioak Nikaraguara eramango du Zigor Iturrieta eta Ometepe uharteko 105 kilometroko Fuego y Agua ultratraila egingo du. Lasterketan parte hartu ez ezik, herrialdeko hainbat paraje eta toki bitxi ezagutuko ditu, eta bertako jendearekin arituko da herrialdeko kulturan eta gastronomian murgilduz.
Zigor Iturrietak Managuan, herrialdeko hiriburuan, hasiko du bidaia. Bertan, Ruben Dario plaza eta Katedral Zaharra ezagutuko ditu. Hiritik kanpo, El Chocoyero natura-erreserban sumendia bizi bizian ikusiko du. Gainera, Silvia Altamirano Los Robles hoteleko sukaldariak Nikaraguako plater nazionala prestatuko dio: Gallo Pintoa.
Managuatik Granadara joango da ondoren. Hiri kolonial ederra da eta bertako merkatu popularrean barrena murgilduko da. Ondoren, Granada ondoko Cocibolca aintzirako uharte txikiak ere bisitatuko ditu.
Hurrengo parada, Ometepe uhartean egingo du eta erronka handiari aurre egin beharko dio: Fuego y Agua 105 kilometroko ultratrail gogorra. Lasterketan parte hartu ondoren, gainera, uhartea ezagutzeko denbora izango du, leku magikoa benetan.
Amaitzeko, San Juan del Sur herrian izango da, Nikaraguako beste leku mitiko bat.
'Chiloé, Una Aventura Ultra Trail' asteazkenetan izaten da ikusgai 00:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.