Itxi

telebista

Igandean, 22:00etan

'Crazy, Stupid Love' filma izango da ikusgai, gaur, ETB2n

EITB

Glenn Ficarrak eta John Requak zuzendutako komedia erromantiko honek aktore zerrenda ikusgarria du. Hainbat izen ospetsu daude bertan; Steve Carell, Ryan Gosling eta Julianne Moore, besteak beste.

  • -

    -

Euskal Telebistaren bigarren kateak Crazy, Stupid Love (2011) filma eskainiko du gaur, guztioi irribarre bat aterako digun komedia erromantikoa. Filma Glenn Ficarrak eta John Requak zuzendu zuten, eta aktore zerrenda ikusgarria du. Hainbat izen ezagun agertzen dira bertan; hala nola, Steve Carell, Ryan Gosling, Julianne Moore, Emma Stone eta Kevin Bacon, esate baterako.

Film honek Cal Weaver (Steve Carell) du protagonista, itxuraz behintzat bizitza eroso eta eder bat duen 40 urte inguruko gizon bat: gustuko duen lana du, inbidia emateko moduko etxe bat du, eta bihotzez maite eta zaintzen duen familia maitagarri bat. Hala ere, dena hankaz gora jarriko zaio bere emazteak (Julianne Moore) beste gizon batekin engainatu duela aitortu eta dibortzioa eskatzen dionean. Esna emandako gauek, tabernek eta alkoholak Jacob (Ryan Gosling) ezagutzera eramango dute protagonista, gustuko duen emakume oro berarekin maitemintzeko abilezia duen gizona.

Ez galdu Crazy, Stupid Love filma, 22:00etan, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista