Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Xegone, Baztango apustularia

Onintza Aiestaran

EITB

Abeltzaina da eta aizkolaritza eta ehiza gustuko ditu.

Gaurko hautagaiaren izena Xegone da.&' || 'nbsp;Juan Felipe Zaharrea ''Xegone'' abeltzaina da eta aizkolaritza oso gustuko du. Dagoeneko, hainbat apustu egin ditu aizkoran. Azken deman 45 kilogramoko zama eraman zuen herritik Baztaneko mendirik altuenera. Halaber, Mikel Elizalde zuzendariaren ''Baztan'' filmean parte hartu du. Ehiza gustuko du, baina ez dauka ehizean jarduteko lizentziarik. Hala ere, Patagonian ehizatzeko gai izango dela uste du. Xegone edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.