Itxi

telebista

22:30ean

Pentsiodunak protagonista, gaur gauean, '360º. Tú Decides' saioan

EITB

Jose Maria Gay de Liabana ekonomilariari azalduko dizkiote pentsiodunek euren ardurak eta kezkak.

  • Pentsiodunen manifestazio bat Bilbon

    Pentsiodunen manifestazio bat Bilbon. (Argazkia: EFE)

Pentsiodunen iraultza gaur helduko da '360º. Tú decides' saiora. Pentsio publikoen aldeko manifestazio handiaren bezperan, pentsiodunen aldarrikapenak jasoko ditu ETB2ko saioak.

Programaren bi platoetan pentsiodunak egongo dira, Eider Hurtado eta Arantza Ruiz aurkezleekin batera, eta euren kexak eta ardurak azalduko dizkiote Jose Maria Gay de Liebana ekonomilariari.

Besteak beste, Amable Martin La Navaleko langile ohiak, Lourdes Idoiaga kooperatibista ohiak, Rakel Madariaga alargun-pentsiodunak eta Fernando Arrokero langile autonomo ohiak euren iritzi eta egoera azalduko dituzte. Saioak gainera, ohiko solaskideak izango ditu mahai-inguruan: Itziar Gorospe, Montse Ramirez, Garbiñe Biurrun eta Irantzu Varela.

'360º. Tú Decides' ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak