telebista
20:00etan
Berantevilla herria, 'Historias a Bocados'en protagonista gaur
A.E.|EiTB
Ander Gonzalezek sukaldaritzarekin zerikusia duten bertako bizilagunen istorioak ezagutuko ditu.
-
Ander Gonzalez sukaldaria
'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalez Arabako Berantevilla herriko bizilagunekin egongo da sukaldaritzarekin zerikusia duten istorioak ezagutzeko.
Garagarraz betetako eremu handiak ditu inguruan Berantevillak. Joseba Ocio berantevillarrak zekale honen ziklora egokitu du bere bizimodua. Ander Josebaren traktorera igoko da, GPSa du eta ia lan guztia bakar-bakarrik egiten du. Nekazaritzan ez ezik, abelazkuntzan ere aritzen da Joseba. 900 ardi ditu, merino arrazakoak, haragitarako. Horietako asko erditzear daudenean, Anderrek Javier Garcia albaitaria ezagutu du, eta honek eskuzko ekografoarekin egindako azterketak ikusiko ditu.
Babarrun pikartak garrantzi handia dauka Berantevillan. Guillermo Alonsok eta Jessica Garciak 20.000 kilo ekoitzi dituzte, eta Anderrek ekoizpen prozesua ezagutuko du. Indaba-jana egiteaz gainera, indabak garbitzen eta ontziratzen lagunduko du.
Txus Abeciak, berriz, kontu interesgarriak izango ditu esateko. Donostian filosofia ikasi ondoren, herrira itzuli zen etxe-aurreak eraberritzeko.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.