Itxi

telebista

Zinez

'Aballay' filma, gaur gauean, ETB1en

EITB

Argentinako western hau Fernando Spinerrek zuzendu du eta hainbat aurpegi ezagun topa daitezke aktore-zerrendan. Hala nola, Pablo Cedrón, Nazareno Casero edota Mariana Anghileri.

0:23

Aballay, el hombre sin miedo filma emitituko du, gaur gauean, ETB1ek. Argentinan sortutako western estiloko film hau Fernando Spinerrek zuzendu du, eta hainbat aurpegi ezagun topa ditzakegu aktore-zerrendan. Hauen artean bereziki aipagarriak dira, esaterako, Pablo Cedrón, Nazareno Casero, Lautaro Delgado, Gabriel Goiti edota Mariana Anghileri.

Errukirik gabeko lapur eta hiltzaile bat da Aballay. Alabaina, tren bati egindako erasoan gizon bat hil ostean, haren semearen begiradak zerbait aldatu beharra zegoela ulertarazi zion. Gertakari hau aitzakia modura hartuta, bere jarrera eta ekintzak aldatzea erabakitzen du, eta hura lortu arte bere zalditik inoiz berriro ez jaistea erabakitzen du.

Denborak aurrera egin ahala, Aballayren ingurukoek berari buruz duten iritzia aldatuz joango da, eta denboraren poderioz nahiko gizon estimatua bihurtuko da bere herrian; guztiek begi onekin ikusten dute, pertsona batek izan ezik: urte batzuk atzera tren hartan hil zuen gizonaren semeak, hain zuzen.

Ez ezazu galdu, gaur gauean, Aballay, el hombre sin miedo filma, 22:00etik aurrera, ETB1en.