Itxi

telebista

20:00etan

Hung Fai Garain izango da, arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan

EiTB

Bizkaiko herri horretako zokoak ezagutu eta bizilagunen istorioak bilduko ditu.

  • Hung Fai, Gatikan egon zenean. (Argazkia: EiTB)

    Hung Fai, Gatikan egon zenean. (Argazkia: EiTB)

Hung Fai sukaldariak Bizkaiko Garai herria ezagutuko du gaur 'Historias a Bocados' saioan.

Hasteko, Garaiko landetxeko Jasone Gezuragarekin topatuko da sukaldaria, eta xehetasun guztiek bisitariak gustura izateko duten garrantziaz jabetuko da bertan.

Aboiz jatetxea Garaiko erreferentziazko jatetxea da, eta Hung Faik sukaldeburua ezagutu nahi du: Dani García. Bi sukaldariak solasean aritu eta sukalde kontuetan jardungo dira, besteak beste, ilarrak garbitzen ari diren bitartean.

Berebat, aurkezle berria Ibon Berriozabalgoitia eta Anita de la Maza baserri handi batean bizi den bikotearekin egongo da.

'Historias a Bocados' gaur izango da da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.