telebista
22:00etan
AIKOren 'Muga gainetik dantzan' ikuskizuna, igande gauean, 'Oholtzan' saioan
EiTB
Bixente Martinezek (Oskorri), Jarauta 69 txarangak, Kiki Bordatxo eta bere taldeak, eta Bizkaiko Gaiteroek hartuko dute parte jaialdi handi horretan, AIKOko musikariekin eta dantza maisuekin batera.
AIKO taldearen eskutik, Muga gainetik dantzan kontzertu-erromeria berreskuratuko du 'Oholtzan' saioak igande honetan. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian grabatutako jaialdian izen handiek bat egin zuten AIKO taldeko musikari eta dantza irakasleekin.
Hartara, ikuskizunean honako hauek hartuko dute parte: Bixente Martinez musikari eta konposatzaileak; Kiki Bordatxo eta bere taldeak Iparraldetik; Iruñeko Jarauta 69 txaranga beteranoak; eta Bizkaiko Gaiteroek. Eurekin batera Aikoko kideek: Sabin Bikandi (txistua eta danbolina), Alvaro Garcia (gitarra), Txus Aranburu (akordeoia), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Vicent Zaragoza (perkusioa) musikariek; eta Patxi Laborda, Ainhoa Odiaga eta Irune Arrizubieta dantza maisuek.
Muga gainetik dantzan kontzertua 21:00eta izango da ikusgai 'Oholtzan' saioan, ETB1en eta eitb.eus-en.