Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Manu Murga, txirrindulari ohi beteranoa

Onintza Aiestaran

EITB

11 urtez aritu zen profesionaletan.

Gaurko hautagaiaren izena Manu Murga da.&' || 'nbsp;Txirrindulari ohia da eta hiru aldiz parte hartu du Frantziako Itzulian eta zazpi aldiz Espainiako Itzulian. Halaber, Perico Delgado, Marino Lejarreta edo Peio Ruiz Cabestany txirrindulari entzutetsuen alboan aritu izan da. Gaur egun, Gasteizko K2 gimnasioko jabea da. Juanito Oiarzabal gasteiztarra ezagutzen du bere gimnasioko bezeroa delako. Gizon gatazkatsua ez dela esan du, baina diziplina gustuko duela aitortu du. Manu edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.