Itxi

telebista

22:45ean

'Segoviako ihesa' filma, gaur gauean, ETB1en

EITB.EUS

Imanol Uriberen pelikula 1976an jazotako gertakari ospetsuan dago oinarrituta. Segoviako espetxean zeuden 29 preso politikok ur zikinen isurbidean zehar egindako tunelaren bidez egin zuten ihes.

0:18

Segoviako ihesa (La fuga de Segovia) filma eskainiko du gaur gauean "Zinez" saioak. Besteak beste, Xabier Elorriaga, Mario Pardo, Chema Muñoz, Ramon Balenciaga, Imanol Gaztelumendi, Jose Pedro Carrión, Alex Angulo, Ramon Barea, Claudio Rodriguez, Klara Badiola eta Elene Lizarralde aktoreak ageri dira filmean.

1977ko udan, erbestean dagoen preso ohi batek bere istorioaren xehetasunak kontatuko dizkio kazetari bati: 1976ko apirilean, ETAko kide batzuek, beste antifrankista batzuekin batera, Segoviako espetxetik egindako ihesa. Porrot egingo duen ihesaldi saio baten ostean, presoek ez dute etsiko, eta beste tunel bat egingo dute. Zortzi hilabeteko lanaren ondoren, ihes egitea lortuko dute, baina Nafarroan, Frantziako mugatik gertu daudela, Guardia Zibilak iheslari bat hilko du. Ondorengo egunetan, iheslari gehienak atxilotuko dituzte. Espainiako Trantsizio Demokratikoaren garaian, iheslariek ondorio ezberdinak jasango dituzte.

Ez galdu Segoviako ihesa filma, gaur, 22:45ean, ETB1en.