telebista
20:00etan
Amorotora bisita, gaur, 'Historias a Bocados'en
EITB
Hung Faik sukaldaritzaren inguruko bertako bizilagunen kontuak bilduko ditu.
'Historias a Bocados' saioan, Hung Fai Amorotora joango da bisitan gaur, bertako bizilagunen sukaldaritzaren inguruko kontuak biltzera.
Aitor Maguregi Ibai-Gane jatetxeko jabeetako bat da. Amorotoko jatetxe honek mimo handiz jaki tradizionalak prestatzen ditu. Horrelaxe erakutsiko dio Hung Fairi mahai gainean jarriko dion 'legatza saltsa berdean' prestatuz. Aitorrek negozioa handitu du, Elikatu sortuz, hutsean ontziratutako janaria prestatu eta saltzen duen enpresa, eta horren berri ere emango dio Hung Fairi.
Sukaldaritza istorioak eta western film bat ere topa daitezke herri honetan. Igor Juantorena cowboyzalea da eta Hung Fairi team penning delakoari buruzko kontuak azalduko dizkio, Ameriketako Estatu Batuetako arrantxoetan egiten den zaldi kirol mota berezia.
Ez da hori izango, ostera, eguneko ezusteko bakarra, sukaldari-aurkezleak Javier Zapirainen eta Dola Tamangen istorioak ere ezagutuko baititu. Zapirain lekeitiarra da eta Dolma, berriz, tibetarra. Budistak dira biak, eta ekialdeko filosofia eta erlijioaren nondik norakoei buruz eta horrekin lotutako sukaldaritza kontuei buruz arituko dira.
'Historias a Bocados' gaur izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 20:00etan.