telebista
20:00etan
Hung Faik Elgeta ezagutuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EiTB
Besteak beste, Gerra Zibileko erresistentziaren historiak ezagutuko ditu eta Elgetan urtero egiten den antzezpenaren berri emango du.
Hung Faik 'Historias a Bocados' saioan Elgeta ezagutuko du gaur. Elgeta eta Eibar Euskal Herriko Gerra Zibil garaiko puntu estrategikoak izan ziren. Elgeta bere kokapen estrategikoarengatik lubaki eta babeslekuak zituen fronteko lerro bilakatu zen, mendebaldetik Bizkaira zihoazen Francoren tropei aurre egiteko. Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa ere badute herrian eta urtero, halaber, herriaren erresistentziari buruzko antzezpena egiten dute. Nerea Villa antzerki herrikoi horren antolatzailearekin egongo da sukaldaria.
Fermin Iribar Hung Fai bezala oso moto zalea da eta bere moto bilduma erakutsiko dio aurkezleari: Harley eta Honda moto bana ditu eta Eibarren egiten ziren Lambretta markako hiru. Elgetatik barrena motoan ibiltzea ezinbestekoa izango da, Bolatoki jatetxeak gula entsalada prestatu aurretik.
Halaber, Aitor Ruiz eta Leire Egaña bikotea Mutrikun bizi da. Bertan Goxart gozodenda dute eta Elgetan, berriz, gozoak egiteko lantegia. San Blas opil ezaguna egingo dute eta sukaldariak eta bikoteak inguruan ibilalditxoa egingo du Asentzioko parkera iritsi arte.
'Historias a Bocados' larunbatean 20:00etan dago ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.