telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Cristina Rey, ama eta langabea
Onintza Aiestaran
EITB
Arte Grafikoetan aditua da eta komertzial gisa ere lan egin du.
Gaurko hautagaiaren izena Cristina Rey da.&' || 'nbsp;Naia izeneko 11 hilabeteko haur baten ama da eta gaur egun, langabezian dago. Egun guztia alabaren alboan igarotzen du eta oporrak behar dituela esan du. Nepalera bidaiatu eta Annapurnako trekkinga egin zuen mutil-lagunarekin eta sherpen laguntzarik gabe. Halaber, eskalada ere gustuko du. 7B mailako bide bat igo zuen haurrak 9 hilabete zituenean eta Gasteizko Boulder Ligan bigarren postuan gelditu da. Cristina edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.