Itxi

telebista

22:30ean

'Rugbytik Bilbora' dokumentala, gaur gauean, ETB1en

EITB

Saioak Bilbon jokatu ziren errugbi finalak hizpide hartuta, kirolaren historia eta baloreak azalduko ditu.

0:24

Gaur gauean, ETB1ek Rugbytik Bilbora dokumentala eskainiko du Euskal Rugby Federazioaren eskutik, aurreko asteburuan Bilbok jaso zituen errugbi finalak hizpide.

Ingalaterrako Rugby herriak ematen dio baloi obalaren kirolari izena, mito eta egia artean han sortu baitzen 1823. urtean. Bi mende geroago, Bilbok jaso du Europako errugbirik onena, San Mames txiki utzita. Euskal Herrian gizon-emakume batzuek, elitean zein maila xumeagoetan, errugbiaren baloreak bai zelaian bai zelaitik kanpo egunero eramaten dituzte. Horiekin egongo dira asteleheneko saioan.

Rugbytik Bilbora gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB1en.