telebista
Goizeko hitzordua
Erritmonutrizioaren efektu positiboez, asteleheneko 'Forum'en
A.H.
EITB
David Barberok Jose Antonio Casermeiro medikua elkarrizketatuko du.
Jose Antonio Casermeiro medikua, erritmonutrizioan aditua, asteleheneko gonbidatua izango da egunero emititzen den ''Forum'' elkarrizketa saioan. David Barbero aurkezleark egingo dion elkarrizketan, medikua erritmonutrizioaren jatorriaz eta teknikaren funtsaz arituko da, osasunean izan ditzakeen efektu positiboak azpimarratuz.
''Forum'' astelehen honetan goizeko 08:05etik aurrera dago ikusgai ETB-2n.