telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Jose Miguel Calleja, buruzagi petoa
Onintza Aiestaran
EITB
Zuzentzea gustuko du, baina azorria erabili gabe.
Gaurko hautagaiaren izena Jose Miguel&' || 'nbsp;Calleja da.&' || 'nbsp;Gimnasio bateko burua da eta bere ikasleak prestatzen ditu karateko munduko txapeldunak izan daitezen. Bere dohainetako bat sufritzeko gaitasuna dela esan du. Halaber, liderra eta lehiakorra da. 51 urte ditu eta bere adinagatik besteekiko abantaila duela uste du. Jose Miguel Calleja edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.