Itxi

telebista

Zinema

'La llave de Sarah' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Tatiana de Rosnay idazlearen best-sellerretik egindako moldaketa bat da obra hau. Gilles Paquet-Brennerrek zuzendu du orain, eta Kristin Scott Thomas da film hunkigarri honetako protagonista.

  • -

    -

La llave de Sarah (Elle s'appelait Sarah, 2010) filma eskainiko du, gaur, Euskal Telebistaren bigarren kateak. Gilles Paquet-Brennerrek zuzendu du eta Kristin Scott Thomas da film hunkigarri honetako protagonista.

Tatiana de Rosnay idazlearen best-sellerretik egindako moldaketa bat da filma, eta, Bigarren Mundu Gerraren garaian, Frantzian juduen aurka inoiz egindako sarekadarik handiena da kontakizunaren ardatza. Egoera hau jasan zuten milaka familietako baten istorioa islatzen da film honetan.

Paris, 1942ko uztaila: Frantziako poliziak gaueko ordu txikitan sarekada bat egin du. Sarah, 10 urteko neskatila, eurekin eraman dute agenteek, bere familia guztia, ostera, atez ateko sarekadan atxilotuta geratu dira. Sarah-k, bere anaia salbu mantentzeko asmotan, logelako armairu batean ezkutatu du, jolasean ibiltzen zirenean, bere gordeleku gustukoena zena, eta ahal duen azkarren itzuliko dela zin egiten dio. Hirurogei urte beranduago, Sarahren istorioak Julia Jarmondenarekin topo egiten du, 1942ko sarekada horren inguruan informazio bila dabilen kazetari bat. Bere ikerketan zehar, Juliak Sarahrekin erlazionatzen dituen zenbait sekretu topatzen ditu, eta horrek hainbat galdera sortarazten dizkio.

Ez ezazu galdu, La llave de Sarah filma gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.