telebista
FesTVal 2018
EiTB FesTVal jaialdiaren aurkezpenean egon da Madrilen
EiTB
Ostegun iluntzean egin zen ekitaldia Puertalsol Terrazan (Puerta del Sol plaza, 10).
Aurtengo FesTVal jaialdiaren aurkezpena egin zen ostegunean, ekainaren 7an, Madrilgo Alberto Chicoteren Puertalsol Terrazan (Puerta del Sol plaza, 10). Bertan, iraila hasieran Gasteizen egiten den telebista jaialdiaren 10. edizioaren nondik norakoak eman zituen ezagutzera Joseba Fiestras zuzendariak. Aurtengo jaialdiaren kartela aurkeztu eta jaialdia zein egunetan egingo den ere aurreratu zuen.
Ekitaldian parte hartu zuten, halaber, Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak, Maider Echevarria Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak, Cristina Gonzalez Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatuak, eta Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziak.
ETBk aurtengo FesTValean 'La Víctima Número 8' telesaila aurrestreinatuko du, Iturbek iragarri zuen bezala. Euskal Telebistak Telemadrid eta Globomediarekin batera ekoiztutako telesaila udazkenean estreinatuko da ETB2n.