telebista
20:00etan
Espejora joango da Hung Fai, gaur, 'Historias a Bocados' saioan
EiTB
Sukaldari ezagunak gastronomiarekin zerikusia duten kontuak bilduko ditu.
-
-
'Historias a Bocados' saioan Hung Fai sukaldariak Espejo bisitatuko du gaur, bertako bizilagunekin hitz egin eta platerik goxoenak dastatzeko.
250 lagun bizi dira Espejon eta Gaubea udalerriko herri jendetsuena da. Bizilagun horietako bat Jose Manuel Orruño dugu. Egun Ruiz tabernaren arduraduna da. Tabernan, ostera, zerbait hartzeaz haratago, hainbat gauza gehiago ere egin daiteke: apretak saltzen dituzte, kandaduak, torlojuak, pintura eta beste produktu batzuk.
Cipriano Ruiz de Loizaga eta Lola Fontecha 80 urteko senar-emazteak dira eta 60 urte daramatzate ezkonduta. Jakiz betetako mahaiaren bueltan euren bizitzako oroitzapenak kontatuko dizkiote Hung Fairi. Halaber, Ciprianok nekazaritzako makineria eta luxuzko kotxe zaharren bilduma egiten du, eta horren inguruko bitxikeria guztiak azalduko dizkio sukaldariari.
Karmele eta Beatriz Pascual ama-alabekin egongo da azkenik Hung Fai larunbatean. La Kabaña herriko erreferentziazko jatetxeko nagusiak dira biak eta beraien ospearen gakoa azalduko diote Hung Fairi.
'Historias a Bocados de Espejo' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.