telebista
22:30ean
Udari ongietorria emango dio 'Con la Calle a Cuestas'ek denboraldiko azken atalean
EITB
Urtaro honetarako ekintza eta plan ezberdinak aztertuko dituzte bertan.
Uda iristearekin batera, gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioak urtaro honetako plan eta ekintza tipikoak azalduko ditu. Hasteko, Hondarribira joango dira, Hondarribiko Klub Nautikoaren eskaintza ezagutzera. Etxeko txikienek bela ikastaroak hartzen dituzten bitartean, gurasoek denbora librea dute nahi dutena egiteko.
Udan ez dugu zertan oso urrun joan gure herrialdeak eskaintzen dituen aukera paregabeez gozatzeko. Arabar askok, adibidez, Uribarri Ganboako urtegiko hondartzara joateko ohitura dute. Euskal Autonomia Erkidegoko hondartzek dituzten bost bandera urdinetako hiru bertako hondartzek lortu dituzte, hain zuzen ere.
Euskal Herritik kanpora joateko denbora eta gogoa izanez gero, berriz, Kantabria oso aukera ona da, batez ere, bizkaitarrentzat. Askok eta askok bertako kanpinetan igarotzen dute uda. Horren erakusgarri, Islako kanpinean asteburua pasatuko du osteguneko saioak Bizkaiko kuadrilla jator batekin.
Bestalde, autokarabanan bidaiatzeko ohitura duten lagunak bildu ditu Arabako Camping Caravaning klubak Iruñean antolatutako festak. Bertan bizitako giroa erakutsiko dute.
'Con la Calle a Cuestas' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.