Itxi

telebista

Telebista Jaialdia

FesTValen 10. urtemuga Telebistaren Jaiarekin ospatuko dute

EiTB

Gaur jarriko dira salgai Luis Larroderak aurkeztuko duen itxiera galarako zein hainbat artistak eta taldek Gasteizko Mendizorrotzako pabiloian emango duten kontzerturako sarrerak.

FesTVal Gasteizko Telebista Jaialdiak 10 urte betetzen dituela eta, Telebistaren Jaia antolatuz festa handia ospatuko du.

Ekitaldi bikoitza irailaren 8an izango da, 20:30ean, Mendizorrotzako Pabiloian. Urtero Luis Larroderak aurkezten duen itxiera galaz gain (orain arte Printzipal Antzokian ospatu izan dute), musika jaialdia ere izango da. Bertan, besteak beste, Ole Ole 2.0, Los Rebeldes taldeko Carlos Segarra, 'Go!azen', Karina eta OTko Fran Dieli, Mercedes Duran eta Samuel Cuenda arituko dira bertan. Barre egin eta ondo pasatzeko abagunea izango da, zalantzarik gabe.

Sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira Kutxabankeko kutxazain eta bulegoetan eta www.portal.kutxabank.es eta www.renfe.com/viajeros webguneetan.

Sarrerak 29 euroan izango dira salgai, eta Mendizorrotzako pabiloiko ateak 20:00etan zabalduko dituzte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, FesTVal jaialdiaren webgunean lor daiteke edo info@festval.tv helbidera mezu elektronikoa idatzita.