Itxi

telebista

22:30ean

'El Libro de los Negros' minisailaren amaiaera, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan

EITB

Atzo lehen zatia izan zen ikusgai, eta gaur minisail kanadarraren amaiera eskainiko du.

Gaur gauean, 'LND' saioak El Libro de los Negros Kanadako telesailaren amaiera eskainiko du. Izenburuak Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren garaiko liburu bati egiten dio erreferentzia. Britainiarren alde borrokatu ziren esklabo beltzen izenen zerrenda bildu zituzten bertan. Gerra amaitu ostean askatasuna lortuko zutela eta Kanadako lurraldeetako kolono berriak bihurtuko zirela agindu zieten gerran parte hartu zuten esklaboei.

Telesailak aktore bikainak ditu, eta Cuba Gooding Junior, Ben Chaplin, Louis Gassett eta Aunjaunue Ellis nabarmentzen dira horien artean. Felix Linaresek aurkezten duen saioak bi zatitan eskainiko du minisaila: lehen bi atalak atzo izan ziren ikusgai, eta gaur gauean eskainiko dituzte beste biak.

'La Noche de… El Libro de los Negros' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.