telebista
22:30ean
'Pikadero' komedia eskainiko du ETB1ek gaur gauean
Redacción
EiTB
Krisiak bikote baten harremanean duen eragina erakutsiko digu filmak.
Gaur gauean, Pikadero Ben Sharrock eskoziarrak zuzendutako pelikula eskainiko du ETB1ek. Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga ditu protagonista euskarazko film honek.
Egoera ekonomikoaren gatibu, gurasoen habia utzi ezinik dabilen bikote gazte batek arazo larriak ditu gurasoen etxean "bikote-eginbideak betetzeko". Elkarrekin lasai egoteko gero eta gogo handiagoa izan arren eta hotel bat ordaintzeko dirurik ez dutenez, toki publikoak bilatu behar dituzte elkarrekin egoteko: "txortalekuak". Bien arteko harremana kolokan geldituko da amiltzen ari den ekonomia batetik askatzen saiatzen direnean.
Ez galdu Pikadero filma, gaur, 22:30ean, ETB1en.