Itxi

telebista

18:00etan

Amorebieta-Athletic partida gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Athleticen aurredenboraldiko lehen neurketan VAR teknologia erabiliko dute.

Gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek Amorebietak eta Athleticek Amorebietako Urritxe futbol zelaian jokatuko duten lagunarteko partida eskainiko dute 18:00etan.  Juanan Legorburuk eta Angel Garitanok egingo dute partidaren kontakizuna.

Halaber, Euskal Telebistaren eta Ligaren arteko lankidetzari esker, norgehiagoka zuzenduko duen epaileak VAR teknologia berria erabili ahal izango du.