telebista
Audientzia
'Qué Me Estás Contando' eta 'Está Pasando' saioek euren audientzia marka hautsi dute
EITB
ETB2ko arratsaldeko bi saioek euren audientzia errekorra gainditu eta inoizko daturik onenak bereganatu dituzte asteazken arratsaldean.
-
Ion Aramendi, Adela González eta Klaudio Landa
ETB2ko arratsaldeko bi saioek, 'Qué Me estás Contando' eta 'Está Pasando', euren audientzia marka hautsi dute berriz ere eta inoizko daturik onenak lortu dituzte asteazken arratsaldean.
Ion Aramendik aurkeztutako 'Qué Me Estás Contando' magazinak %13,1eko audientzia zatia izan zuen, bere audientzia marka baino bi puntu gehiago. Emanaldiak 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
'Está Pasando' saioak ere aste honetan lortutako audientzia errekorra gainditu eta %14,9ko kuota bereganatu zuen, astelehenean lortutako marka 2,3 punturekin gaindituz. Saioak 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 'Está Pasando y Punto' umore atalak ere, bere daturik onena bereganatu zuen asteazkenean; %11,7ko audientzia zatia.