Itxi

telebista

Audientzia

Zeledonen jaitsiera bere ordu tartean nagusi, % 17,8ko audientzia zatiarekin

EITB

ETB1ko zuzeneko kirol emanaldiek ere harrera bikaina izan zuten larunbat arratsaldean.

  • Zeledonen jaitsiera

Audientziaren harrera bikaina izan zuen Zeledonen jaitsieraren zuzeneko emanaldiak larunbatean, eta bere ordu tartean nagusi izan zen, % 17,8ko audientzia zatia lortuta.

Pilar Ruiz de Larrea eta Unai Ugarte kazetariek gidatutako emanaldiak Andre Maria Zuriaren plazako giroaren berri eman zuen, bertan bildutako jende ezagunaren testigantzak ere jasoz. Saioak 114.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Zeledonen jaitsiera izan zen emanaldi osoan unerik arrakastatsuena, % 23,8ko audientzia zatia bereganatu baitzuen.

Kirol emanaldiak ETB1en

Bestalde, Reala - Athletic denboraldi-aurreko partida ere bere ordu tartean nagusi izan zen larunbat arratsaldean. Norgehiagokaren zuzeneko emanaldiak % 15,0ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 21,9ko kuota bereganatu zituen. Euskal Herriko Kopako finala jokoan, 135.000 ikus-entzulek bat egin zuten uneren batean Reala - Athletic partidarekin Euskadin eta eragin eremuan.

Halaber, Donostiako Klasikoaren emanaldiak ere audientziaren babes bikaina jaso zuen. Zuzeneko saioak % 12,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 17,6ko kuota bereganatu zituen. Gainera, 148.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.