telebista
22:00etan
Eneko Sagardoy aktorea, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan
EITB
Garazi Sanchez surflaria ere bertan izango da, eta, gauero legez, zuzenean eskainiko dituzte su artifizialak.
-
Eneko Sagardoy aktorea. Argazkia: EiTB.
Eneko Sagardoy aktorea izango dute gaur gonbidatu ETB1eko 'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioan. Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok gidatuta, Bilboko Aste Nagusiaren inguruko xehetasun guztiak eskainiko ditu zuzeneko saioak, baita su artifizialak ere. Sagardoyrekin batera, Garazi Sanchez surflariarekin hitz egiteko aukera ere izango dute abuztuaren 20ko saioan.
Bestalde, Iñigo Agirrek urteroko hitzordua egingo du Areatzako aerobithoiarekin, eta Jaione Carpinterok, berriz, Plaza Barriko euskal dantzen berri ekarriko digu.
Asteleheneko su artifizialak Italiako Poleggi su-etxeak eskainiko ditu.
'Bilboko Aste Nagusia 2018' saioa gaur izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.