telebista
Heriotza
Iñaki Ruiz 'Atrápame Si Puedes' saioko zuzendaria hil da
EITB
Bart zendu da, 59 urte zituela. ETBren historian arrastoa utzi duten beste hainbat saio ere zuzendu zituen, hala nola, 'Rompecabezotas' eta 'Date El Bote'.
Iñaki Ruiz ETB2ko 'Atrápame Si Puedes' saioko zuzendaria hil da bart, 59 urte zituela. EiTB taldeak doluminak agertu nahi dizkie familiari eta hurbilekoei, eta bereziki Hostoil ekoiztetxeko bere lankideei.
Telebista alorreko profesional handia izan zen Ruiz. Astelehenetik igandera 'Teleberri' albistegiaren aurretik ikusgai dugun 'Atrápame Si Puedes' lehiaketaren sortzaile eta zuzendaria zen.
Halaber, ETBren historian arrastoa utzi duten beste hainbat saio zuzendu zituen, hala nola, 'Rompecabezotas' eta 'Date El Bote'.
Hil-kapera, asteazkenean
Iñakiren hil-kapera Amurrioko (Araba) Larraz tanatorioan kokatuko dute asteazken honetan, hilak 4, 09:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:30era.
Alabaina, ez da ekitaldi erlijiosorik egingo.
Eskerrik asko Iñaki!