telebista
22:00etan
'Mexikotik Kantari Agurain' emanaldi berezia, gaur gauean, ETB1en
EiTB
Mariachi Imperial taldeak Agurainen eskainitako kontzertua dakarkigu aste honetan Ilaski Serranok gidatzen duen 'Oholtzan' saioa.
'Mexikotik Kantari' jaialdiaren edizio berri batekin gozatzeko aukera izango dugu larunbat honetan 'Oholtzan' saioaren barruan. Aurten Agurainen izan zen hitzordua, joan den uztailaren 6an. Bertan, Mariachi Imperial 'Elegancia Mexicana' taldearekin batera, Maria Amolategi eta Xabier Saldias abeslariek hartu zuten parte, Dantzaki dantza eskolako kideekin batera.
'México lindo y querido', 'Veracruz', 'La media vuelta', 'El rey', 'Allá en el rancho grande', 'Cielito lindo' eta 'Jalisco no te rajes' bezalako mexikar kantuak eskaini zituzten, besteak beste. Horiekin batera, 'Txoria txori' eta 'Maitetxu mia' euskal kantuak.
Ilaski Serranok egingo ditu gidari lanak 'Mexikotik Kantari. Agurain' emanaldian, gaur, 22:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.