Itxi

telebista

Aurkezpena

FORTAko telebista autonomikoek parte hartuko dute 'La Sala' fikziozko telesailean

EITB

Bederatzi hedabide publiko autonomikok lan egingo dute 2019ko udan estreinatuko den ikus-entzunezko proiektu honen filmaketan.

Ostiral honetan, irailak 7, 'La Sala' fikziozko telesaila aurkeztu dute Gasteizko FesTVal jaialdian.

Irrati eta Telebista Autonomikoen Erakunde edo Entitateen Federazioak (FORTA) koordinatu eta lagunduko du 'La Sala' fikziozko telesailaren filmaketa. Telesailean bederatzi hedabide publiko automikoek parte hartuko dute tokiko ekoiztetxeekin batera, eta 2019ko udan estreinatzea aurreikusita dago.

FORTAk baterako ekoizpena sustatzeko, ikus-entzunezko hurbileko enpresa-egitura bultzatzeko eta ikus-entzunezko eduki erakargarriak eta, aldi berean, lehiakorrak sortzeko egindako ahaleginaren ondorioz sortutako ikus-entzunezko proiektu bat da.

Koordinaturik eta sektore honetan duten esperientzia batuta, TV3, RTVM, SAMC, ETB, TVPC, CMM, ARAGON TV, RTPA eta IB3 telebistak elkarlanean filmatzen ari dira jada polizia- eta ikerketa-telesail hau. Grabazioak abuztuaren 27an hasi ziren.

Telesailaren lehen denboraldia 45 minutuko 8 atalez osatua egongo da; galdeketetan aditua den polizia-inspektore batek eginiko krimena da haren ardatza eta ikerketa aurrera eramango den instrukzio-epaitegian garatuko da istorioa.

Honako aktore hauek parte hartuko dute, besteak beste: Francesc Garrido (Yago Costa, telesailean), Goya Toledo (Lola Solozábal), Raúl Prieto (Luis Corbalán) eta Natalia Rodríguez (Sara Sibilio).

Lehenengo denboraldiaren amaieran krimenaren atzean dauden xehetasun asko ezagutu ahal izango dituzte ikusleek, baina beste galdera bat ere azaleratuko da, eta horren erantzunak bigarren denboraldiari bide emango dio.

Proiektuan honako ekoiztetxe hauek esku hartzen dute, besteak beste: Can Can, Isla Audiovisual eta Funwood Media.

'La Sala' HBO Espainia plataforman emango dute, baita TV3, RTVM, SAMC, ETB, TVPC, CMM, ARAGON TV, RTPA eta IB3 telebista autonomikoetan ere, 2019ko apirila eta iraila bitartean.

Eduki erakargarriak, balio erantsia dutenak

Enrique Laucirica FORTAko idazkari nagusiaren iritziz, 'La Sala'ren tankerako ekoizpenak laguntzeak aukera ematen du "balio erantsi handia duten ikus-entzunezko edukiak sortzeko, asmo handiagokoak eta Estatuan ez ezik, nazioartean ere lehiatzeko gauza direnak".

Telesailaren filmaketan eta ekoizpenean esku hartzen duten profesionalak lanean ari dira 'La Sala' thriller paregabe, berritzaile eta kalitatezkoa izan dadin, baita genero honen zaleentzako erreferente bat ere.