Itxi

telebista

22:30ean

'VPO' saioaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

Umore saio berriak komunitate bateko auzokideen arteko bizikidetza arazoak erakutsiko ditu, auzokide bakoitza alderdi politiko batekoa baita.

Gaur gauean, 'VPO' (Vecinos por Obligación) umore eta fikzio saio berria estreinatuko du Euskal Telebistako bigarren kateak, Euskadiko etxebizitza eraikin bateko auzokideen arteko gorabeherak kontatzen dituena. Ideologia politiko eta gizarte maila ezberdinetako pertsonak bizi dira komunitate batean. Horien egunerokotasunean, hainbat arazo eta eztabaida sortuko dira, ikus-entzuleen irribarrea eragingo duten egoera burugabe eta dibertigarriak.

Maribel Salas, Ane Gabarain, Miriam Cabeza, David Pinilla, Diego Perez, Daniel Ortiz eta Aitor Urcelay izango dira 'VPO' saioko protagonistak. Hainbat etxebizitza dituen eraikina da umorezko saioaren ingurune nagusia, gaur egungo Euskadiren metafora perfektua, gizartean dauden euskaldun tipologia ezberdinak islatzen baititu. Ikus-entzuleentzat ezagunak diren egoerak erakutsiko dituzte.

Zazpi aktoreek alderdi politikoetako ordezkari nagusien antza izango duten pertsonaiak interpretatuko dituzte, eta bertan biziko dituzten istorioak aktualitate politiko eta sozialaren isla izango dira.

'VPO' ostegunetan izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Umorea