telebista
22:30ean
'Juego de Cartas' Kantabrian izango da gaur gauean
EITB
Javi Sierra sukaldariak Alameda Lounge Bar, Arillo, La Arboleda eta Everest 2 jatetxeak ezagutuko ditu.
'Juego de Cartas' saioak beste lurralde batzuetako gastronomia ezagutzen jarraituko du gaur gauean, baina ez da urrunegi joango. Kantabria bisitatuko du Javi Sierra sukaldariak, eta bertako lau jatetxe izango dira protagonista.
Lehenik eta behin, Colindresko Alameda Lounge Bar jatetxea ezagutuko du. Alberto Criado da jabea, eta abangoardiako gastronomia du gustuko.
Colindrestik Nojara egingo du salto saioak, eta Estibaliz Ibarretxe, Arillo jatetxeko jabea, ezagutuko du bertan. Bere jatetxean Euskal Herriko eta Kantabriako produkturik onenak eskaintzen dituela dio.
Ondoren, Castro Urdialesera joango dira, Santos Guerrero, La Arboledako nagusia, ezagutzera. Betiko sukaldaritzaren aldeko apustua egin du Santosek bere jatetxean.
Amaitzeko, Melania Turradok Laredon zuzentzen duen Everest 2 familia-jatetxea izango da azken protagonista.
'Juego de Cartas' astelehenero izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.