Itxi

telebista

20:00etan

Soraluze, gaur arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan

EITB

Hugn Fai sukaldariak Gipuzkoako herri honetako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

  • Hung Fai, Zuñigan. (Argazkia: EiTB)

    Hung Fai, Zuñigan. (Argazkia: EiTB)

Hung Fai sukaldariak Soraluze herria ezagutuko du, gaur, 'Historias a Bocados' saioan. Hasteko, Aitor Amorrekin egongo da. 69 urte ditu eta gaztetan herriko kanioi fabrikan lan egiten zuen. Bere eskopeta eta arma bilduma erakutsiko dio Hung Fairi, baita bere lanbidea ere. Gaur egun, makilen ekoizpenaz arduratzen da. Elkarrekin oilaskoa perretxikoekin jango dute.

Alberto Ramirezen bizitzan ere kanioi fabrikak pisu handia izan zuen, bere amak bertan lan egiten baitzuen erizain bezala. Alberto hortz-protesigilea da eta etxean arte bilduma ikusgarria dauka. Gainera, trebezia handia dauka sukaldean, eta sushi japoniarra, Andaluziako gazpatxoa eta Frantziako txanpaia eskainiko dizkio Hung Fairi.

Amaitzeko, 36 urteko Isa Rodriguez boxeolari profesionala ezagutuko du eta harekin batera entrenatuko du Hung Faik. Isak barazkiekin egindako arroza prestatuko dio.

'Historias a Bocados' larunbat honetan izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.