Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Fin del Mundo' nagusi izan zen bere ordu tartean

A.H.

EITB

%20,4ko audientzia zatia izan zuen eta bataz beste 148.000 ikusentzulek jarraitu zuten saioa.

''El Conquistador del Fin del Mundo'' saioa bere ordu tartean nagusi izan igande gauean. Joan zen astean ere marka bera lortu zuen Patagoniako realityak. Julian Iantzik aurkeztutako saioak %20,4ko audientzia zatia lortu zuen eta bataz beste 148.000 ikusentzulek jarraitu zituzten lehiakideen gorabeherak. Horrez gain, uneren batean 404.000 lagunek bat egin zuten emanaldiarekin.

''El Conquistador del fin del Mundo'' saioaren zazpigarren edizio honek, bere ordu tartean duen nagusitasuna sendotzen jarraitu du. Eman diren bost atal hauetan bataz beste %18,3ko audientzia zatia eta 148.000 ikusentzule lortuz.

Interneti dagokionez, saioren webgune bereziak denboraldi osoan izan duen daturik onena jaso zuen eitb.com-en. Horrela, igandean zehar eta saioa bukatu arte, 11.000 erabiltzaile bakar bildu zituen eta hauek 30.000 eduki kontsultatu zituzten.

Streamingaren bidez egindako saioren zuzeneko emisioak zein Facebook eta Twitter sare sozialetan jasotako partehartzeak orain arte jasotako emaitzarik altuaenak izan zituen.