Itxi

telebista

20:00etan

Legorretan izango dira, gaur, 'Historias a Bocados' saioan

EITB

Joseba Arguiñanok Gipuzkoako herri honetako auzokideen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

  • Joseba Arguiñano eta Joxe Mujika Legorretan

    Joseba Arguiñano eta Joxe Mujika Legorretan. Argazkia: EiTB

Igande honetan, Joseba Arguiñano sukaldariak Legorreta bistatuko du 'Historias a Bocados' saioan. Hasteko, Joxe Mujika ezagutuko du, azkeneko 20 urtetan Tolosan ospatzen den Babarrun txapelketan parte hartu duen legorretarra. Lau aldiz izan da txapeldun eta babarrunak nola prestatu behar diren pausuz pausu azalduko dio Josebari. Amaitzeko, elkarrekin jango dute babarrun plater ezin hobea.

Paki Herrerak, bere aldetik, bere elkarte gastronomikora gonbidatu du Joseba, eta patatak pobreen erara eginda prestatuko dizkio, hala egiten omen dira bere herrian, Algecirasen. Patatak jaten dituzten bitartean, duela 30 urte bere anai-arrebak bisitatzera etorri zenean Legorretaz maitemindu zela kontatuko dio Pakik Josebari. Orduan erabaki zuen Legorretan bizi nahi zuela.

Potxolo Legorretan bizi den idi erraldoia da. 1.900 kilo pisatzen ditu eta bere jabeak, Alejandro Goyak, 2.000 kilora heldu arte hazi nahi du. Alejandrok duela gutxi iktus bat izan zuen eta bere bilobak, 24 urteko Miguel Goyak hartu du idia hazteko ardura. Miguel, gainera, saskibaloi entrenatzaile eta jokalaria da, eta Josebarekin arituko da entrenatzen. Ondoren, Arantza Berri tabernara joango dira elkarrekin olagarro, txibia eta muskuilu platerak jatera.

'Historias a Bocados' larunbat eta igandeetan izaten da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.