Itxi

telebista

22:10ean

Suizidioari buruz, gaur gauean, '360º'saioan

EiTB

Eider Hurtadok gidatutako saioak suizidioarekin harreman estua duten pertsonen testigantzak bildu eta sare sozialen atzean dagoena ikertuko du.

  • Eider Hurtado kazetaria

    Eider Hurtado kazetaria

Hablemos sobre el suicidio, el gran tabú izenburua du gaur '360º' saioak eskainiko duen erreportajeak, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:10ean.

Bere buruaz beste egiten duten pertsonek benetan hil nahi al dute? Suizidioaz hitz egiteak hau burutzeko joerak handitzen ditu? Gizarte talde jakin bati soilik eragiten dio? 360º saioko taldeak gai honen gibelean dauden mitoak uxatzeko, suizidioaz hitz egiteak hau berau saihesteko balio duela erakutsi nahi du igande honetan.

Suizidioa, heriotza ez-naturalaren lehen kausa da Euskadin. Lau aldiz ohikoagoa omen da bere buruz beste eginda hiltzea auto istripuan hiltzea baino. Gai honek pertsona indartsuenengan ere du eragina, eta horren erakusle da Edurne Pasaban alpinista. 14 zortzimilako egin dituen lehen emakumeari ere infernua egiten zitzaion mendi bat jaisterakoan bere egunekotasunari aurre egitea. Honek depresioa eragin zion eta bi aldiz bere buruaz beste egiten saiatu zen.

Gazteak dira gizarte-talde ahulena, eta sare sozialek oso paper garrantzitsua osatzen dute egoera honekiko. 13 urte zituela bere buruaz beste egitea pentsatu zuen gure beste pertsonaietako batek; eta orain, 10 urte beranduago, bizitzak emandako denbora gehigarria topera disfrutatzea du helburu. Informatikako aditu baten eskutik, Interneten atzean dauden arriskuak zeintzuk eta nolakoak diren ikertuko ditu saioak.

Horrez gain, Eider Hurtadok Belgikara bidaiatuko du, izan ere, Belgikak biltzen ditu suizidio tasa emaitza altuenak. Bruselan suizidioa saihesteko dagoen zentroko zuzendaria den Tomas Landaburuk, Interneten atzean dauden suizidio kluben arriskuez hitz egingo digu.

Komunikabideek suizidioaz emandako informazio okerrek gizartearen pentsamendu negatiboak elikatu dituzte. Horretarako, Gabriel Gonzalez suizidioetan aditua denarekin izango da Eider.

Bukatzeko, Ertzaintzako ofizial eta suizidioetan aditua den Sandra Raneak Euskadin ematen diren 800 suizidio saiakerak saihesteko burutzen ari diren planaren berri emango digu. Planak biltzen dituen helburuen artean, biziraun duten familien gaineko jarraipena egitea da. Honen harira, Agustin Erkizia Biziraun elkarteko kidearekin ere izango da saioa.